Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziurgabetasun

iz. Ziurtasunik eza, ziurra ez denaren nolakotasuna.  v  Ziurgabetasun printzipioa. Werner Heisenberg alemaniar fisikariak 1927an azaldu zuen printzipioa, gauzaki baten posizioa eta lastertasuna aldi berean ezin daitezkeela zehazki neurtu dioena. Quantum-en mekanikan gorpuzki baten momentu eta posizioaren arabera adierazten da printzipio hau: gorpuzki baten posizioaren eta momentuaren ziurgabetasunen emaitza h/(2ð)ren berdina edo handiagoa da, h Planck-en konstantea delarik. Printzipio hau elkarren artean jokoan dauden beste aldagai pareei ere badagokie, energia eta denborari esaterako: energia neurketa baten ziurgabetasunaren eta neurketa hori egiten den denbora bitartearen ziurgabetasunaren biderkaketa ere h/(2ð)ren berdina edo handiagoa da. Gauza arrunten lastertasuna eta posizioa, tren batenak esaterako, erraz neur daizteke, printzipio honen ondoriozko ziurgabetasunak ez baitira kontuan hartzeko adinakoak, baina atomoa baino gauzaki txikiago baten posizioa eta lastertasuna batera neurtzen saiatuz gero, neurketan erabiltzen den sistemak aurrez jakin ezin daitekeen eran desbideratuko luke gorpuzki hori bere bidetik. Hori ez da neurketa sistemaren, behatzailearen edo teknikaren desegokitasun edo akats baten ondorioa, atomoaz behetiko gozpuzkien uhin-gorpuzki bitasunaren ondorio baizik.