zitoeskeleto
iz. Biol. Zelula eukarioten zitoplasman izaten den hari mehez osatutako sistema. Zitoeskeletoaren arabera antolatzen dira zelularen gainerako osagaiak, zelularen itxura gordetzen da, eta zelularen beraren eta haren barneko organuluen higidura ahalbideratzen da. Mikroskopio elektronikoa asmatu zen arte ezin izan ziren ikusi zitoeskeletoa osatzen duten hariak.