Zirtze
(Gr. Kirke). Mit. Antzinako Greziako mitologian, Kolkideko aztia; Eguzkiaren (Helios) eta Persea ninfaren edo Egunaren eta Gauaren alaba. Naturaz gaindiko ahalmenen jabe zen. Ulises urtebete bizi izan zen harekin, bere lagunak zerri talde bilakatu zituelarik. Ulises Hermesek adierazitako belarraren bidez libratu zen sorginkeriaz eta ondoren bere lagunak askatu zituen.