Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zirripedo

izond. Zool. Maxilopodoen klaseko izen bereko azpiklaseko edo ordenako itsas oskoldunez esaten da. Hodi itxurako oin batez itsas azpiari edo beste oskoldun bati itsatsirik bizi dira. Gorputza oskol biribil edo luzaranez babestua dute. Bularrean luma itxurako luzakin batzuk dituzte jateko gaiak irazteko. Hermafroditak dira eta arrautzez ugaltzen dira. Zirripedo motarik ezagunenak lanpernak dira.