Ziro Gaztea
(Pertsieraz Kurash). Persiako printzea (K.a. 424 - 401). Dario II.aren eta Parisatiren semea. Haren mendeko eskualdeak Lidia, Frigia Handia eta Kapadozia ziren. Ziro printze handi-nahia zen, eta bere anaia Artaxerxes II.ak koroa jantzi zuen egunean berean (405), anaia hiltzen saiatu zen. Amaren eskariz, Artaxerxesek bizia barkatu zion anaiari eta atzerrira igorri zuen. Baina, espartarrekin elkar hartuta, atzera, anaiaren kontra oldartu zen hau, 100.000 asiarrez eta hamar bat mila greziar mertzenariz osatutako gudaroste baten buru. Kunaxako guduan hil zen, eta hura hil ondoren, bere gudarosteko mertzenari greziarrek ihes egin zuten. Ekintza horri «Hamar Mila Soldaduen ihesaldia» deitzen zaio.