Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zimizido

izond. Zool. Hemipteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Zimizidoek ez dute hegorik, edo oso txikiak dituzte. Animalia bizkarroiak dira. Hegaztien, ugaztunen eta beste intsektuen bizkarretik bizi izaten dira. Zimizido gehienek egunez ez dute bizkarroi bizitza egiten, arropa artean edo horma-zuloetan gordetzen baitira orduan. Zimizidoen familiako intsekturik ezagunenak zimitzak dira.