Zilizia
Asia Txikiko antzinako hego-ekialdeko eskualdea. Egun Turkiako Adana probintziaren barne dago. Mugak: Tauro mendikatea iparraldean eta mendebalean, Antitauro mendikatea mendebalean eta Mediterraneo Itsasoa hegoaldean. Hiri nagusiak: Adana, Mersin, Tsarsus, Issos. Biztanle gutxi ditu. Bi eskualde guztiz desberdinak bereizten dira: ekialde menditsua eta mendebal laua. Garia, kotoia eta azukre kanabera dira nekazaritza gai nagusiak. Mea ekoizpenak (zinka, beruna, kromo…). Petrolio ustiaketa. Adanak industria indartsua du (zementua, ehungintza, tabakoa, elikagaiak). v Historia. K.a. XIII. mendean hititak jabetu ziren Ziliziaz. K.a. X. mendean mizenastar kolonoak finkatu ziren bertan. Gero, asiriarren, persiarren, mazedoniarren eta seleukotarren mende izan zen. K.a. I. mendeaz gero, erromatarrek hiri ugari eraiki zuten. Bizantzioren mendetik, arabiarren eskuetara pasa zen (VIII. mendea). Armeniarrek erresuma bat sortu zuten XI. mendearen amaieran. 1375ean Egiptoko mamelukoek beretu zuten, eta 1575ean otomandarrek. 1919an frantsesek beretu zuten eta 1921ean Turkiari itzuli zioten.