zigurat
iz. Arkit. Mesopotamiako dorre mota, piramide mailakatu baten gisakoa, mailatik mailara eskaileraz igotzen zena. K.a. 2200-500 bitartean eraiki ziren zigurat gehienak. Barnetik adreiluz eginak izaten ziren, harrizko xaflaz estaliak. Ez zuten gelarik izaten. 40x50 m inguruko oin karratua izaten zuten. 25 zigurat ezagutzen dira, Sumer, Babilonia eta Asirian.