Ziga Etxandi, Javier
Nafar pintorea (Iruñea, 1878 - Iruñea, 1960). Bere kabuz ikasi zuen hasieran. Zigaren lehen lanak 1908 eta 1909. urteetako San Fermin jaietarako kartelak izan ziren. Ondoren Madrilen eta Parisen jarraitu zituen ikasketak. Lehen Mundu Gerra hasi zenean itzuli zen Iruñera. Bere jaioterriko Euskal Zentruko horma-pinturak eta Aralarko San Migel elizakoak egin zituen. Iruñeko zinegotzia izan zen 1920-1922 eta 1930. urteetan. Garai hartakoak dira Iruñeko jende ospetsuari eginiko erretratuak. Obra nagusiak: Viático del Baztán, El mercado de Elizondo, Reunión de los doce ancianos bajo la sombra del roble de Jaureguizar, El panadero de Elizondo, Arturo Campioni eginiko erretratua, Escenas del Roncal, Chacolí eta Tipo bozatarra.