Ziegler, Karl
Alemaniar kimikaria (Helsa, 1898 - Mülheim, 1973). Marburgeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Main, Heidelberg eta Halleko unibertsitateetako irakasle izan zen, eta Kaiser Wilhelm institutuko (gero Max Planck izan zena) zuzendari izan zen. Karbono kateei buruzko ikerketak egin zituen, gaur egun urringintzarako oinarrizko direnak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren aluminio eta berunezko gai organometalikoei buruz hainbat ikerketa egin zituen. Ikerketa horietan bere izena duen katalizatzailea aurkitu zuen. 1963an Kimikako Nobel saria irabazi zuen, Giulio Nattarekin batera. v Ziegler-en katalizatzailea. Karl Ziegler alemaniar kimikariak aurkitutako katalizatzailea, olefinak molekula pisu astuneko eta oso egitura ordenatuko polimeroetara katalizatzeko erabilia.