Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zibil

izond. Herritarren multzoari edo haien arteko harremanei dagokiona. || Militarra edo erlijiozkoa ez dena.  v  Lege zibila. Erromatar legean oinarritzen den lege sistema; orobat, pertsonen arteko harremanez arduratzen den legearen atala, lege kriminalari, estatuaren kontrako delituez diharduenari, kontrajarria. Erromatar Inperioa gainbehera etorri zenean, Erromako legedia Erdi Aroko elizaren kanon legeetan eta Justianiano I.aren Corpus Iuris Civilis obran (VI. mendea) gorde zen. Gero, lege zibilen printzipioak arautzen dituzten bilketa ugari egin ziren; ezagunena Napoleonen Kodea da, Frantziako lege zibilarena, Mendebaleko Europan eta Hego Ameriketan oso eragin sakona izan duena, horietan lege garrantzitsuena zibila baita. Usadiozko legea nagusi den ingeles hizkuntzako herrialdeetan ez bezala (Ameriketako Estatu Batuak barne, Louisianan ez ezik), lege zibileko epaiak, aurreko epaietan baino areago, printzipio arautuetan oinarritzen dira, eta epaileak hartzen du auzietan erabakia.  v  Eskubide zibilak. Gizarte bateko kide guztiei dagozkien eskubideak, adin, sexu edo herritartasunagatiko diskriminazioarik gabe.