Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziape

iz. Bot. Urteko zenbait belar-landare oliodunen izena. Zurtoin zuta eta adartsua, 30-100 cm inguru luzea, lantza itxurako hosto zabal gingildunak edo horztunak, eta arbiaren antzeko lore txiki horia izaten dituzte. Ziape mota batzuen haziak janariak ontzeko eta enplastoak egiteko erabiltzen dira. Mostaza, mustarda, eta, zenbait ziape mota, arbi-gaizto izenez ere ezagutzen da. Ziape motarik ezagunenak hauek dira: ziape zuria (Brassica edo Sinapsis alba), 30-60 cm luze dena eta atal guztiak iletsuak dituena, eta ziape beltza (Brassica edo Sinapsis nigra), metro bete inguru luze dena eta ilerik ez duena. || Ziapearen hazia; horrekin egiten den orea.