Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zhitomir

Ukrainako hiria, izen bereko probintziako hiriburua. 292.000 biztanle. Komunikabide gune garrantzizkoa da. Industria arina eta ehungintza; ospe handia dute Zhitomirko musika tresnek. Ustez IX. mendean sortua da, baina hiria aipatzen duen lehen dokumentua 1240. urtekoa da, tartariarrek inbaditu zutenekoa.