Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zezeaga Elorza, Jose Mari

("Zezeaga"). Gipuzkoar pilotaria (Bergara, 1962). Aspe enpresari lotutako atzelaria da. 1981ean hasi zen profesional gisa. Eskuz binakakoan lortu ditu emaitza nagusiak, kategoria horretan Espainiako txapeldunorde izan baita 1992, 1995, 1997 eta 1999. urteetan. 1994an eskuz binakako Eskulari Batuen Lehen Txapelketa ere irabazi zuen.