Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zetazeo

izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako itsas ugaztunez esaten da. Neurriz 1-30 m luze izan daitezke. Gorputza igerirako egokitua dute. Aurreko hankak igerirako egokituak, hegal bihurtuak dituzte eta atzekoak ikusten ez direnak. Zetazeo gehienek dute bizkar-hegala. Animaliak jaten dituzte, eta bakarrik besterik ezean landareak. Bederatzi zetazeo familia dira: balenidoak, balenopteridoak, fozenidoak, besteak beste. Zetazeoen ordenako animaliarik ezagunenak balea eta izurdea dira.