zetano
iz. Kim. 16 atomo karbonozko hidrokarburo hasea (C16H34). Kristal solidoa edo isurkaria da. Uretan ez da urtzen, baina bai hidrokarburoetan, alkoholean, azetonan eta eterrean. 19 °C-an urtzen da. Petroliotik ateratzen da. v Zetano zenbakia. Mek. Gasoil mota batek duen eztanda egiteko edo berez pizteko joera adierazten duen zenbakia. Zenbakia zehazteko gasoila zetano (irazekitzeko joera 100 duena) eta -metilnaftaleno (irazekitzeko joera 0 duena) dituen nahastura batekin alderatzen da. Gasoilaren irazekiko joera bera duen nahasturan zeteno proportzioa begiratzen da. Diesel motorretan zetano zenbakiak 40-70 bitartekoa izan behar du.