Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeruko Argia

1919tik 1980ra euskaraz plazaratzen zen aldizkaria. Damaso de Inza eta B. Oyeregi kaputxinoek sortu zuten; 3.000 ale ateratzen zituen hasieran, Iruñeko kaputxinoen irarkolan. Hiru aldi izan zituen aldizkariak. Lehenak 1936 arte iraun zuen, hilabetekaria zen eta kaputxinoak ziren, batez ere, bertan idazten zutenak. 1954. urtean kaleratu zen bigarrenez, hamabostekari bihurtu zen baina, berriro ere, debekatu egin zuten aldizkariaren % 70 baino gehiago euskaraz idatzita zegoelako. 1963. urtean hasi zen astekari gisa argitaratzen, osorik euskaraz eta formato handian; pixkanaka erlijiozko edukia murriztu zen eta euskara batua nagusitu zen. Ekonomia arazoak zirela eta 1980. urtean desagertu zen Zeruko Argia eta elkarte kooperatibo berri batek berritu zuen aldizkari zaharra gaur egun euskaraz idatzitako astekari hedatuena den Argia aldizkaria sortzeko.