Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zengotita-Bengoa, Juan Bizente

Bizkaitar idazlea (Berriz, 1862 - 1943). Karmeldarra. Larrean, Burgosen eta Markinan egin zituen eliz ikasketak. Valentziako eta Burgosko komentuetako nagusia izan zen. 1900ean Indiako Verapolyra joan zen misiolari, eta hogei urte egin zituen han. 1920an Euskal Herrira itzuli eta La Obra Máxima aldizkaria sortu zuen. Valentzian zela, Carmengo Anaije, cofradeentzaco esculiburua (1888) liburua argitaratu zuen.