Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zenbatzaile

iz. Zenbatzen duena. ◊ Izen sintagmaren determinatzaile mota, haren kopurua adierazten duena.  v  Gram. Izenaren zenbatasuna adierazten duen gramatika kategoria. Euskarazko zenbatzaileak zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak dira. Zehaztuek erabateko zehaztasunez mugatzen dute izenaren zenbatasuna, eta dagokion izen sintagma mugatua nahiz mugagabea izan daiteke: bost etxe, lau liburuak, hogeita lau ordu. Zehaztugabeek gutxi gorabeherako zenbatasuna adierazten dute, eta izen sintagma mugagabea izaten da beti: zenbait haur, zenbait gazte (edo gazte zenbait), anitz etxe (edo etxe anitz). Zenbatzaile orokorrek izenaren zenbatasun osotasuna ematen dute aditzera, eta mugatzaile singularrarekin edo pluralarekin agertzen dira: ogi dena, zuhaitz guztiak, horiek guztiak.  v  Teknol. Edozein eratako gauzak edo gertaerak zenbatzeko tresna. Bereziki atomo zatikiak edo fotoiak zenbatzen dituenari esaten zaio. v Kristalezko zenbatzailea. Oinarrizko zatikiak zenbatzeko tresna, haiek kristalaren eroamena handitzeko duten gaitasunean oinarritua. Kristala potentzial diferentzia baten mende jartzen da, eta zatiki edo fotoiren batek jotzen badu, kristalaren eroamena handitzen delarik, korrontearen pultsu bat gertatzen da, eta hura neurtzen da. v Erradiazio zenbatzailea. ik. geiger.