zenbat
gald. Zer kopuru? ◊ (Harridura esaldietan, kopuruaren handia adierazteko). Ederki erakutsi du zenbat balio duen idazle baten hiztegi osoak. || Zenbat ere. Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet. ◊ (Nolakotasunari buruz). Zenbat ere baitzen hau ja ordukotzat ederra, edertu baizik ez dela. || Zenbatetan. Zenbat aldiz; zenbatean. || Zenbatez. Salbatzen direnak baino, kondenatzen direnak zenbatez gehiago diren. || Zenbat ere… -ago. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna. || Zenbat eta … -ago. Urrea zenbat eta astunago, baliotsuago. || Zenbatenaz … hainbatenaz. Zenbatenaz gosea handiago, hanbatenaz janaria gozoago. || Zenbat … hainbat. Zenbat gehiago esan, hainbat haren indarra goragotzen da.