Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zementu

iz. Urarekin nahasirik ore biguna eratzen duen hauts tankerako gaia, airean edo uretan berez gogortzen dena; porlana.  v  Portland zementua edo zementu arrunta. ik. porlan.  v  Zementu lasterra. Laster trinkotzen den zementu mota; ordu erdi bat baino gutxiago behar izaten du trinkotzeko. Portland zementuak baino kare proportzio handiagoa du; horrez gainera, zementu lasterrak xeheagoa du alea, eta horregatik trinkotzen da bizkorrago.  v  Zementu aluminosoa. Silizea % 10eko proportzioan du, eta alumina eta karea proportzio berdinetan ditu. Urarekin laster erreakzionatzen du beroa askatuz. 24 ordu igaro ondoren erresistentzia mekaniko handia du, ez ditu ordea beroa eta hezetasuna jasaten. v Med. Odontologian, hortzaren sustraiaren azaleko ehun solido astuna. Hortzaren inguruko ehunak hortzari eratxekitzen dizkio. || Hortzetako zuloak estaltzeko erabiltzen den gaia.