zeiforme
izond. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Itsasoko arrainak dira. Gorputza alboetatik estua eta garaia dute, arrautza itxurakoa. Begi handiak dituzte. Bizkarreko, bularraldeko eta uzkialdeko hegalak arantzadunak dituzte. Zeiformeen artean familia bakarra, zeidoena, sartzen da; arrain ezagunena muxumartina edo itsasoilarra da.