Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zauri-belar

iz. Bot. Lekadunen familiako belar landare ileduna, sustrai sakona eta zurtoin zuta duena (Anthyllis vulneraria). Lantza itxurako orriz eratutako hosto berdeak izaten ditu; loreak, otearen antzekoak, eta buruxka zabal biribiletan antolatuak. Mendi-tontor lehorretan eta belardietan hazten da batez ere. Loreak zaurietako eta zaldarretako zornea ateratzeko erabiltzen dira herri sendagintzan.