Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaro

Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerria, Donibane-Garaziko kantonamenduan. Çaro du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Donazaharre eta Donibane-Garazi, ekialdean Donazaharre eta Aintzila, mendebalean Donibane-Garazi eta Eiheralarre eta hegoaldean Eiheralarre. Garaiera, 246 m. 4,01 km2 eta 134 biztanle (zaroarrak). Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 91. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, garia, garagarra, mahatsa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira.  v  Historia. 1119. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Zaroko herria. Bazen bertan, Erdi Aroan zehar Santiagora zihoazen erromesentzat Santa Maria Buruntzako izeneko ospital bat.