zapelaitz
iz. Zool. Arranoaren familiako zenbait hegazti harrapariren izena. Itxuraz ere arranoaren antzekoak izaten dira, hura baino txikiagoak, 55 cm inguru luze. Kolorez, bizkarraldea arre argia edo iluna izan dezakete, eta azpia, berriz, zurixka eta orban arreekikoa. Ugaztun txikiak, txoriak, narrastiak eta igelak jaten dituzte batez ere. v Zapelaitz arrunta (Buteo buteo). Lumak arre ilunak edo zurixkak dituena eta hegoak hedaturik 130 cm inguru zabal dena. Europan, Asiako erdialdean, Afrikako iparraldean eta Ipar Ameriketan bizi da. v Zapelaitz handia (Buteo rufinus). Isatsa gorri kanela kolorekoa duena eta hegoak hedaturik 145 cm inguru zabal dena. Afrikako iparraldean, Balkanetako penintsulan eta Asiako mendebalean bizi da.