y
Euskal alfabetoko hogeita zazpigarren letra. || Mat. eta Geom. X aldagaiaren funtzioaren sinboloa. || Bigarren mailako aldagai ezezagunaren sinboloa. || Geometria analitikoan, puntu baten bigarren koordenatu kartesiarra adierazten duen sinboloa. || Kim. Letra larriz, itrioaren sinboloa. || Elektr. Admitantziaren sinboloa. || Y kromosoma. Biol. Bi sexu kromosometako bat, arren sexu zeluletan bakarrik agertzen dena.