Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xochilcalco

Antzinako tolteka hiria, Cuernavaca inguruan, Mexikoko Morelos estatuan. K.o. VIII-IX. mendeetan eraiki zuten, eta garrantzi handiko merkataritza tokia izan zen. Garai batean erlijio gune garrantzitsua izan zen, eta espainiarrak iritsi aurretik defentsa gune bihurtua zen. Gorde diren eraikuntzetatik Quetzalcoatl-en tenplua da eraikuntza nagusia. Muino baten gorenean eraikitako piramide handi bat da, bi gorputzez osatua, oso-osorik erliebeez estalia.