Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xardin-belar

iz. Bot. Polipodiazeoen familiako zenbait iratzeren izena. Xardin-belarrak mordoan, eta leku hezeetan edo horma zaharretan hazten dira; xardin beltza (Asplenium trichomanes) ez da leku hezeetan hazten. Gingil edo orri txiki biribilez osatutako hostoak dituzte. Xardin-belar beltzaz gainera, xardin-belar horia (Asplenium ceterach officinarum) eta xardin-belar berdea (Asplenium viride) dira ezagunak.