Villa-Lobos, Heitor
Brasildar musikagilea (Rio de Janeiro, 1887 - Rio de Janeiro, 1959). Biolontxeloa jotzen ikasi zuen B. Niederberger-ekin. Ohiko ikaskuntzari uko egin zion beti, eta bere kasa osatu zituen ikasketak. 1915. urtetik aurrera bere lanen kontzertualdiak antolatu zituen Rio de Janeiron. 1923-1930. urteetan Europan bizi izan zen, Parisen, batik bat. Ondoren Brasilen aritu zen hamabost urtez gazteei eta herri xeheari musika irakasten. Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen askotan. Brasilgo herri musikaren elementuak erabili zituen bere musikan. Erakunde eta unibertsitate askotako kide izan zen eta ohorezko karguak izan zituen. 3.000 bat lan idatzi zituen; besteak beste operak, balletak eta sinfoniak idatzi zituen.