Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Venda

Hegoafrikako bantustana, Zimbabweko estatuaren hegoaldean. 6.198 km2. 424.000 biztanle. Hiriburua, Thohoyandou. Limpopo ibaiak eratzen du iparraldeko muga. Abere hazkuntza, laborantza (artoa, fruitu arbolak, barazkiak, artatxikia, lekadunak, garia) eta industria (ehungintza, janari industria, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1979. urtean estatu independiente bihurtu zen, eta horrenbestez Hegoafrikako beltzen mendeko hirugarren bantustana.