Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uxmal

Maien arkeologia gunea, Yukatan penintsulako ipar-mendebalean (Mexiko), Meridako hegoaldean. Oso hiri garrantzitsua izan zen maien Aro Klasikoan (600-900), eta maien aro horretako arkitekturaren erakusgarri nagusiak dira bertan aurkitutako hondakinak. Aztiaren Tenplua, Gobernadorearen Jauregia, Mojen etxea, Dordoken etxea eta Usoen etxea dira eraikuntza nagusiak.