Uudenmaan
(Suedieraz Nyland) Finlandiako hegoaldeko herrialdea, Finlandiako golkoaren ertzean. 10.351 km2 eta 1.175.373 biztanle ditu. Hiriburua: Helsinki. Finlandiako herrialde jendetsuena da. Nekazaritza (laborek, patatak, azukre erremolatxa), abere hazkuntza, industria, baso ustiaketa, eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.