usteltxa
iz. Bot. Elkartuen familiako belar landare handia, sustrai sendo zaintsua eta zurtoin biribil iletsua duena (Inula helenium). Zurtoinaren oinaldeko hostoak arrautza itxurakoak eta txortendunak izaten ditu; zurtoinaren goiko aldekoak, berriz, lantza itxurako zabalak eta txortengabeak. Eguzki-lorearen antzeko lorea du. Berez Asiakoa da, baina gaur egun mundu guztian zabaldua dago. Botikagintzan, batez ere, intsulina eta inulina lortzeko erabiltzen da.