Usobiaga, Patxi
Gipuzkoar eskalatzailea (Eibar, 1980). Txikitatik hasi zen mendian ibiltzen, aitarekin batera, eta hamar bat urterekin egin zituen lehen saioak eskaladan. Lanbide Heziketako ikasketak bukatu zituenez gero, eskalatzeari erabat emana bizi da. Azken urteotako. Hona hemen azken urteotako palmaresa: Espainiako Txapelketa (2004 eta 2005), Espainiako Kopako Txapelduna (2005), Munduko Txapeldunordea (2003, 2005 eta 2007), eta Munduko Kopako Txapelduna (2006 eta 2007). Hori dela eta, 2006ko Kirolaririk Onenaren Euskadi Saria jaso zuen 2007an.