usaimen
iz. Gorputzaren zentzumena, usainak sumarazten dituena. v Gizonarena ahula da ugaztun haragijaleek dutenaren aldean. Sudurreko pituitariako kirio muturrek jasotzen dute aireak eroaten dituen zatiki usaintsuen informazioa, eta, handik, usaimenaren kirioaren bidez, garunera igaroarazten dute. Frogatu ahal izan denez, funtsezko zazpi usain bereizten ditu gizonak: kanforra, almizklea, lorea (arrosarena), menda, eterra, mikatza (ozpinarena), eta kiratsa (arrautz ustelarena). Izan ere, oinarrizko zazpi usain horiei, pituitariaren hartzaile berezi bana dagokio, eta haietatik abiatuta osa ditzake gainerako guztiak. v Usaimenaren kirioa. Garunaren aurreko gingilen behealdean dauden usaimenaren guneetatik sudurreko pitutariaraino doazen bi kirioetako bakoitza, zatiki usaintsuek emandako informazioa garuneraino bideratzen duena.