urtze
Urtu aditzaren aditz izena. || iz. Burdinaren urtze lana. v Fis. Fusioa, gai bat solido izatetik isurkari izatera aldatzea. v Hiru dira urtze legeak: 1) kristal itxura duen eta purua den gai oro, atmosferaren presiopean, urtu egiten da tenperatura finko jakin batean; tenperatura puntu jakin horri urtze-puntua edo fusio puntua deritzo; 2) urtze prozesuak irauten duen artean tenperatura ez da aldatzen; 3) urtze tenperatura presioaren araberakoa da. Gorputz amorfoak, hala nola beira, argizaria zein erretxina, urtu baino lehen bigundu egiten dira, eta ezin daiteke gai horien urtze tenperatura finkatu. Urtze prozesuak irauten duen artean bolumen aldaketak izaten dira; gehienetan isurkariaren bolumena solidoarena baino handiagoa izaten da. Hala ere, bada urtzerakoan bolumen txikiagoa lortzen duen gairik, ura eta bismutoa, esaterako.