Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

urtegi

iz. Gizakiak eratutako ur biltegia, batez ere aski handia.  v  Berezko ur-lasterren ibilguan (ibaietan, estuarioetan, etab.) eraiki ohi dira urtegiak, energia sortzeko, lurrak ureztatzeko, eta gizonaren erabilpenerako ur masa handiak biltzeko. Lurrez, zurez, harriz, zementuz eta beste zenbait gaiz edo gai horien nahasturez egin ohi dira eta forma desberdin askotakoak izan daitezke (arku bakarrekoa, arku anitzetakoa, horma bakunekoa etab).