Nafarroako ipar-ekialdeko ibaia, Irati ibaiaren adarra. 6 km luze da eta Nafarroa Beherearen eta Nafarroaren arteko muga eratzen du 5 kilometroz. Abodi mendialdearen iparraldean du iturburua eta Irabiako urtegitik hurbil egiten du bat Irati ibaiarekin, Orbaizetako udalerrian.