urre-makila
iz. Bot. Lore elkartuen familiako belar-landarea, zurtoin zuzen gogorra eta hazten den lekuaren arabera motz samarra edo metro bete luze izan daitekeena (Solidago virgaurea). Lantza itxurako hosto horztunak izaten ditu, zurtoinaren oinaldekoak handiagok puntakoak baino. Loreak zazpi hosto luzaranez osatuak izaten ditu, kolorez hori gorrixkak, eta zurtoinaren erdialdetik gora kokatuak. Lur lehorretan eta karetsuetan hazten da batez ere. Mendiko urre-makilek zurtoin laburragoa eta lore bakunagoa izaten dute.