Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

urozioi

iz. Zool. Kanidoen familiako ugaztun haragijalea, azeriaren antzekoa (Urocyon cinereoargentus). Europako azeriak baino isats luzeagoa, hanka laburragoak eta gorputz lirainagoa du. 60 cm inguru luze eta 30 cm inguru garai izaten da. Bizkar aldeko ilea grisa du, sabelaldekoa, berriz, horixka. Ugaztun txikiak, txoriak eta intsektuak jaten ditu. Kanadako ekialdetik Hego Ameriketako iparraldeko lurraldeetara bitarteko eskualdeetan bizi da.