Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urketa

Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerria, Aturri ibaiaren ezkerraldean, Hiriburuko kantonamenduan. Urcuit du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Landak; ekialdean, Ahurti; mendebalean, Lehuntze; hegoaldean Mugerre eta Beskoitze. Garaiera, 32 m. 13,69 km2. 1999ko erroldaren arabera, 1.832 biztanle (urketarrak). Auzo nagusiak: Asserol, Beotegi, Portua eta La Bourgade. Euskara, lapurtera; euskaldunak, % 50. Laborantza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela langile gehienak Baiona-Angelu-Miarritzeko industrietara joaten dira eta askok bigarren lanbidetzat dituzte baserriko lanak. v Historia. 1083. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Urketako herria Sanctus Stephanus Auricocta izenaz. Frantziako iraultza garaian Laulier izena izan zuen.