Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uriona

Arabako hegoaldeko udalerria, Herreros errekaren ertzean (Arabako Errioxa). Villanueva de Alava-Eskuernaga du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Samaniego eta Leza; ekialdean, Nabaridas; hegoaldean, Baños-Mainueta eta Eltziego; mendebalean Burgosko herrialdeko lurrak. Garaiera, 484 m. 8,56 km2. 1997ko datuen arabera, 341 biztanle (urionarrak). Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara. Hizkuntza banaketa 1996an: 44 euskaldun, 35 ia-euskaldun eta 260 erdaldun. Nekazaritza (mahatsa, garia, garagarra, zerri azienda; langileen % 68) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Biasteriko auzoa izan zen 1668. urtean bereizi eta udalerria osatu zuen arte.