iz. Groenlandian eta Alaskan erabili ohi zen garraio ontzia. Kayak ontziak bezala umiakak ere zurezkoak ziren, fokaren edo beste animalia batzuen larruaz estaliak, eta biribilak edo luzeak izan zitezkeen. Gaur egun ez dira erabiltzen ia; haien ordez ontzi motordunak erabiltzen dira.