Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

umetoki

iz. Emearen sabelaldeko barrunbea, umekia, jaio arte, edukitzen duena.  v  Med. Organo honek hutsik du barrena, eta gihartsuak paretak. Emakumearena 6-7 cm luze da. Bertan garatzen da ernaldutako obulua (enbrioi, lehenbiziko hilabeteetan; umekia, gero), erditzeko unea iritsi bitartean. Emakumearena gernuaren maskuria du aurrealdetik; ondestea, atzealdetik; bagina, behealdetik, eta kolona gainetik. Bi zati nagusi ditu, erdialdeko istmoak bereiziak: lepoa (baginara, tenka muturraren bidez, zabaltzen dena) eta gorputza (zabalagoa, gorago dagoena). Gorputzaren hondoan Fallopioren hodiak zabaltzen dira. Giharrez gainera, beste bi geruza ere baditu umetokiaren paretak: ehun serosoa (kanpokoena), eta muki ehuna (barrengoa).