Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

umeki

iz. Umea, amaren sabelean dagoen bitartean. ◊ Enbrioia.  v  Med. Enbrioiaren ondorengoa da umekia. Gizonarengan, obulua ernaltzetik hiru hilabetera bilakatzen da enbrioia umeki, orduan bereizten baitira sexua, aurpegia eta beste hainbat ezaugarri. Laugarren hilabetean, ile batzuk ageri ohi dira, eta sudurra, ahoa eta begiak eratzen dira. Zazpigarrenean, burmuineko ildoak zehazten dira. Seigarren hilabetetik aurrera, umekia kanpoan bizitzeko gai da, nahiz eta, behar baino lehenago erditutako umekiak medikuntzaren laguntza handia beharko duen bere garapena izateko.