ukelele
iz. Mus. Harizko musika tresna, gitarraren antzekoa. 1870. urtean portugesek sartu zuten Hawaiin eta oso ezagun bihurtu zen han; geroago Estatu Batuetan eta Europan zabaldu zen. Lau hari ditu, gider luzea, eta 60 bat cm neurtzen ditu. XX. mendean jazz musika tresna gisa eta bakarlari gisa erabili izan da. Hawaiiar gitarra ere deitzen zaio.