Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

UK Uribe Kostako aldizkaria

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1999an kaleratu zen lehen aldiz. Getxon du egoitza eta Boluntzarreta elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 2.700 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 36 orrialde izaten ditu normalean, eta Uribe Kostan (Barrika, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Urduliz, Sopela, Berango eta Gatikan) banatzen da. Eskualde mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria. Bizarra lepoan izeneko aldizkaria izan zen Uk aldizkariaren aintzindaria. Getxon egin eta banatzen zen Bizarra lepoan eta eskuldean kaleratzea erabaki zenean, izenez aldatu eta elkarte argitaratzailea sortu zen.