uhin
iz. Itsasoaren gainaldean eratzen den goragune higikorra, haizeak edo bestek eragina, olatua. || Fis. Itsasoko uhinen antzera hedatzen den zernahi higidura irudikatzen duen lerro bihurguneduna, aldika errepikatzen diren goraune eta beheruneak dituena. v Fis. Itsasoko uhinen antzera hedatzen den zernahi higidura irudikatzen duen lerro bihurguneduna, espazioan edo ingurune material batean eta denboran zehar hedatzen dena, aldika errepikatzen diren goraune eta beheruneak dituena. Edozein ingurune malgutan, guneren batean higidura bat gertatzen bada, higidura hori aldameneko partikuletara hedatzen da, horietatik aldamenekora, eta hala jarraian; hala, denborarekin, ingurune osoa higitzen da. Partikula bakoitzak oszilatu egiten du aurrera jo gabe, baina ingurune materialeko partikula guztiak higiarazten dira, eta ingurune horrek uhin higidura bat igortzen du. Hori uhin mekanikoen adibidea da, eta halakoetan partikulen lekualdaketa da higidura, eta orobat uhina. Uhin mekanikoak dira, esaterako, itsasoko uhinak, soinu uhinak, eta soka dardarkari baten higidura. Uhin elektromagnetikoak dira, besteak beste, argia, irrati uhinak, eta X izpiak; hauek eremu elektriko bat eta eremu magnetikoa, aldakorra izaten dena, hedatzen dute; uhin elektromagnetikoen hedapen hori hutsean ere gerta daiteke, materiarik ez dela, alegia. Uhin armonikoak, berriz, sinusoide gisa edo oszilazio armoniko gisa hedatzen dira; teoriaren aldetik oso interesgarriak dira, edozein oszilazio periodiko uhin armonikoen batura gisa uler baitaiteke, eta alderantziz, edozein uhin haren osagarri armonikoetan bana baitaiteke. Uhinaren ezaugarri diren magnitude nagusiak hauek dira: anplitudea (higiduraren balio handiena), uhin luzera (higidura egoera edo fase berean dauden bi punturen arteko distantzia), maiztasuna (denbora banako bakoitzean izaten den higidura zenbatekoa), eta hedapen lastertasuna. v Grabitazio uhinak. Grabitate eremuaren aldaketa uhinak, espazioan zehar argiaren lastertasunaz hedatzen direnak. v Uhin hertziarrak. Uhin luzera luzea duten uhin elektromagnetikoak. Orokorrean zirkuitu elektriko oszilatzaileak sortzen dituzte. Izen hori erabiltzen da halaber irrati uhinentzat eta, oro har, edozein uhin irrati-elektrikorentzat. v Uhin sismikoak. Lurrikaretan eta lurpeko eztandetan sortzen diren uhin malguak. Lastertasunaren eta dardara norabidearen arabera, honela sailkatzen dira: a) Luzetarako uhinak, uhin primarioak edo p uhinak. 12 km/s-ko lastertasunaz hedatzen dira, eta daramaten norabidean egiten dute dardara. 2) Azaleko uhinak, uhin luzeak edo L uhinak. Epizentroaren inguruan sortzen direnak dira, eta 3,5 km/s-ko lastertasunaz hedatzen dira, itsasoko uhinen antzera. 3) Zeharkako uhinak, sekundarioak edo S uhinak. Uhinak daraman norabideari buruz elkarzutak dira, eta 6 km/s-ko lastertasunaz hedatzen dira. v Azaleko uhinak. Higiduraren batek eraginik, isurkari aske baten azalean sortzen diren uhinak, haizeak itsasoko uretan sortuak adibidez. Azalean diren partikulek mugimendu zirkularrak egiten dituzte, hau da, partikula horien dardarak luzetarakoak eta zeharkakoak dira aldi berean, 90°-tako angeluko aldeaz. Uhina partikula higituen unean uneko kokaguneak lotzen dituen lerroa da. Uhin horien uhin luzeraren (l) araberakoa da:
Horregatik hedatzen dira azkarrago ozeanoetan sortzen diren olatuak, uhin luzera luzea dutenak alegia, ur eremu txikietan sortzen direnak baino, azken horietan ezin baitira eratu elkarri buruz oso urruti diren uhin gailurrak. v Uhinaren ekuazio diferentziala. Uhin jakin baten hedapena adierazten duen ekuazio diferentziala. Honela adierazten da:
Ń2 Laplaceren eragilea da. Koordenatu kartesiarretan ekuazioak forma hau hartzen du:
bertan t denbora da, eta v berriz uhinak hedatzerakoan duten lastertasuna. Malgutu gabeko uhinek uhin ekuazio guztiak betetzen dituzte. Uhinen ekuazioa edo Schrödinger-en ekuazioa ere esaten zaio, eta quantum-en mekanikan partikulen higidura adierazteko erabiltzen den oinarrizko ekuazioa da. v Uhinaren ekuazioa. Uhin bat hedatzen den inguruneko puntu baten dardara egoera adierazten duen ekuazioa, bertan A uhinaren anplitudearen, T aldiaren, eta l uhin-luzeraren araberakoak direla:
v Uhin mekanikoa. Materian zehar hedatzen den higidura. Uhin mekanikoak sortzeko beharrezkoak dira energia iturri bat eta energia hori hedatuko duen ingurune malgu bat. v Uhin elektromagnetikoa. Mugitzen ari diren karga elektrikoek sortzen dituzten uhinak. Hedatzeko ez dute inolako ingurunerik behar, hutsean hedatzen baitira argiaren lastertasunaz. Maxwell-ek aztertu zituen teorikoki eta Hertz-ek frogatu zituen esperimentu bidez. Uhin luzeraren arabera, uhin elektromagnetikoak honela sailkatzen dira: a) Irrati uhinak. Uhin horien uhin luzera zenbait kilometro eta milimetro gutxi batzuren artekoa izan daiteke. Energia gutxien duten uhinak dira, eta irrati komunikazioetan erabiltzen dira. b) Uhin ultralaburrak. Uhin luzera 1 eta 10 metro artekoa dute. Uhin luzera labur horri esker optikaren legeak betetzen dituzte. c) Mikro-uhinak. Uhin luzera metro bat eta milimetro baten artekoa dute. Gauza askotarako erabiltzen dira, janariak prestatzeko erabiltzen den mikrouhin labean adibidez. d) Izpi infragorriak. Uhin luzera 1.000 µm eta 0,8 µm artekoa dute (1 µm=10-6m). Molekulen errotazioak eta oszilazioak sortzen dituzten uhinak dira. Beroak igortzen dituen izpi gisa aztertzen dira batik bat. e) Argia. Uhin luzera 0,78 eta 0,38 µm artekoa du; gizonaren begiak antzeman ditzakeen uhin elektromagnetikoen tartea da hori. f) Izpi ultramoreak. Uhin luzera 3.700 eta 100 Ĺ artekoa dute. Kitzikaturiko atomoek igortzen dituzten energia handiko uhinak dira. g)X izpiak. Uhin luzera 103 eta 10-5 Ĺ artekoa dute; energia handiko elektroiek materiarekin talka egitean igortzen dituzte. h) Gamma izpiak. 0,01 Ĺ baino uhin luzera laburragoa dutenak. Atomoaren nukleoak igortzen dituen energia handiko uhin elektromagnetikoak dira. v Uhin egonkorrak. Elkarrengana mugitzen diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen bateratzez, interferentziaz alegia, sortzen den uhin mota. Uhin egonkorrak ez dira hedatzen espazioan zehar. Musika tresnen harien mugimendua uhin egonkorrek sortua da eta uhin egonkorrak sor daitezke, halaber, horma batean uhin baten islaz. v Uhin luzera. T periodo batean, uhin batek egiten duen distantzia:
u uhinaren hedapen lastertasuna etandardararen maiztasuna direla. Uhin luzera hedapenaren ingurunearen araberakoa da, etanisla indizearen alderantzizkoaz aldatzen da, hau da:
bertan, c ingurunean argiaren lastertasuna. v Uhin garraiatzailea. Seinale bat garraiatzeko erabiltzen den anplitude eta maiztasun jakineko uhin elektromagnetikoa. Seinalea uhin eramaileari gainjartzen zaio, eta maiztasunean (FM) eta anplitudean (AM) eragindako aldaketen edo modulazioen bidez bideratzen da. v Uhin-gorpuzki bitasuna. Izaki fisikoek (argiak eta elektroiek, esateko) bai uhinen gisako eta bai gorpuzkien gisako ezaugarriak edukitzea. Einstein-ek 1905ean erakutsi zuen argia uhin elektromagnetikotzat ezezik gorpuzkitzat ere hartu behar zela. De Broglie-k 1924an proposatu zen elektroiek eta gorpuzkiek bazituztela uhin ezaugarriak ere, hala nola uhin luzera eta maiztasuna.