Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uhaitzandi

Atlantikorako isuria duen ibaia. 60 km. Zuberoako mendietatik jaisten diren errekasto ugarik eratua da goi ibilgua. Errekasto horiek Santa-Grazi eta Larrañe erreketan isurtzen dute ura. Ligi herrian bi erreka hauek bat egiten dute Uhaitzandi ibaia osatzeko. Uhaitzandi ibaiak Zuberoa hegoalde iparralde igarotzen du. Ezkerraldetik Aphurra eta Gesalia ibaien ura jasotzen du. Oloro ibaiarekin bat egin ondoan (Salbaterrako herrian), Aturri ibaian isurtzen du ura.