Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ugaztun

izond. Ugatzak dituena.  v Zool. Animalia ornoduna, lauoinduna, betibateko tenperaturakoa, biriken bidez arnasa hartzen duena, nerbio-sistema oso garatu batez hornitua, eta emeak bere umeak ugatzetako esneaz elikatzen dituena. v Ugaztunak. Ornodunen phylum-eko izen bereko klasea. Ugaztun gehienak biziernalkariak dira, bakan batzuk bakarrik ugaltzen dira arrautza bidez. Larrua ilez estalia izaten dute ia denek. Diafragma eta sabelaldea bata bestetik ondo bereizita izaten dituzte. Beheko matel-hezurra zati bakarrekoa, eta ebatortzez, hortz-txikiz, letaginez eta haginez hornitua dute. Garezurra atlasari giltzaduraz lotua dute. Hanka bi edo lauren gainean ibiltzen dira. Hiru azpiklase eta hogei ordena biltzen dira ugaztunen baitan. Ugaztunen klaseko ordenarik ezagunenak hauek dira: primateak, artiodaktiloak, haragijaleak, karraskariak, kiropteroak eta zetazeoak. Mundu guztian daude zabalduak.